Proiektuari buruzko informazioa

Mattin eta Kattalin ondare immateriala biziberritzeko proiektu bat da. Bertako gidoien oinarrian ahoz aho eta mendez mende transmititu diren hainbat kantu, jolas, formula, ipuin, asmakizun eta zirto daude, ondaretik jaso eta XXI. mendera ekarriak. Hori da hain zuzen proiektu honen balio erantsia, ez dira asmatutako kantu edota ipuinak, gure herrietako adinekoei bildutakoak baizik.

Bilketa lan hori Nafarroako Unibertsitate Publikoak Euskokulturrekin eta Labrit Multimediarekin batera martxan jarri zuen, baina horren aurretik, hainbat udalek ere ahozko tradizioa biltzeko bekak esleitu zituzten.

Grabazio horiek guztiak Euskarabidearen Mediatekan aurki daitezke, gure egitasmoarekin lotuta dagoen atalean. Horrez gain, pieza horien guztien letrak ere bertan ikusten eta deskargatzen ahal dira, erraz ikasteko eta erabiltzeko.

Ikus daitekeen moduan, webgunea etxeko txikienek erabiltzeko modukoa da, edozein euskarritatik aise manipulatzeko modukoa eta arrunt bisuala.

Grabazio horiek guztiak Euskarabidearen Mediatekan

Eduki guztia cc-by-nc-nd lizentziapean banatua